18 Eta erraten nuen: Ene ohancettoan hilen naiz, eta ene egunac palmac beçala berhaturen ditut.
19 Ene erroa ur-bazterretan hedatzen da, eta ene hostoilan gueldituren da ihinça.
20 Ene ospea bethi berrituz goanen da, eta ene arrambela hazcartuz ene escuan.
21 Ençuten nindutenac, ene erabaquiari beguira egoten ciren; erne eta ixil çauden ene erranari.
22 Etziren ausartatzen ene hitzei deusen iratchiquitzera, eta ene solasa ihinça beçala jausten citzaioeten gainera.
23 Deitzen ninduten lur agorrac uria beçala; ahoac iduquitzen cituzten lur hirricatua udazqueneco eraunsiari dagoen beçala.
24 Irri bat noiz edo noiz eguiten banioten, ecin sinhetsiz egoten ciren, eta ene beguitharteco arguidura etzen lurrera erorcen.