21 Ençuten nindutenac, ene erabaquiari beguira egoten ciren; erne eta ixil çauden ene erranari.
22 Etziren ausartatzen ene hitzei deusen iratchiquitzera, eta ene solasa ihinça beçala jausten citzaioeten gainera.
23 Deitzen ninduten lur agorrac uria beçala; ahoac iduquitzen cituzten lur hirricatua udazqueneco eraunsiari dagoen beçala.
24 Irri bat noiz edo noiz eguiten banioten, ecin sinhetsiz egoten ciren, eta ene beguitharteco arguidura etzen lurrera erorcen.
25 Hequien gana goan nahi banuen, buru-buruan jarcen nincen; eta erregue bat bere armadaz inguratua iduri jarcen nincenean, halere nincen atsecabetan cirenen goçatzaile.