13 Ecen orai lotan ixil nindagoque, eta ene loan phausu banuque
14 Lurreco erregue eta aitzindari, berençat bakar-lekuac alchatzen dituztenequin,
15 Edo urhea duten eta beren etcheac cilharrez bethetzen dituzten buruçaguiequin;
16 Edo ez nindaite bici, hilori gorde bat edo sorthuric arguia ikusi ez dutenac iduri.
17 Han, gaixtaguinac baratu dira tarrapatatic; han, lanac nekatu dituenec ardietsi dute phausua;
18 Han, elkarri beihala burdinaztatuac cirenac, ez dira guehiago estiratuac, ez dute ençuten laneraco manatzailearen minçoa.
19 Han dira handia eta ttipia, eta gathibua bere nausia ganic libro.