17 Han, gaixtaguinac baratu dira tarrapatatic; han, lanac nekatu dituenec ardietsi dute phausua;
18 Han, elkarri beihala burdinaztatuac cirenac, ez dira guehiago estiratuac, ez dute ençuten laneraco manatzailearen minçoa.
19 Han dira handia eta ttipia, eta gathibua bere nausia ganic libro.
20 Cergatic eman çaiote arguia dohacabeari, eta bicia bihotzeco uherduran daudecinei?
21 Diruaren ondoan lur cilhatzen hari direnac iduri, herioaren beguira daude, eta etzaiote heldu;
22 Eta bozcario handitan dira, aurkitzen dutenean hobia.
23 Certaco eman çaio bicia bere bidea gordea duen guiçonari, Jaincoac ilhumbez inguratu duenari?