1 Eta orai nitaz eguiten dute irri gazteagoec, ceinen aitac ene arthaldeco çakurren artean eçarceaz nardatuco bainincen;
2 Ceinen escuetaco indarra ez-deusençat bainaducan, eta bicia bera hequiençat sobera iduritzen baitzitzaitan.
3 Beharrac eta goseac iretsiac, mortuan ahal çutena carruscatzen çuten, asturugaitzez eta erromeseriaz cikina çariotela;
4 Belharrac eta çuhaitz-açalac jaten cituzten, eta orreen erroz hazten ciren;
5 Errequetara goaten ciren hequien harrapatzera; eta bakar cembait atzeman çuquetenean, izcolaca harat laster eguiten çuten.
6 Mortuco errequetan, lurreco cilhoquetan edo harri gainetan egoten ciren;
7 Horrelaco biciaz ciren boz, eta nihonereco atseguina citzaioten sasipean egotea.