10 Higüincetan naducate, ene ganic urrun doaci ihesi eta ez dira beldur niri beguithartera thu eguiteco.
11 Jaincoac alabainan idequi du bere gueci-uncia, eta erdiratu nau, eta balaztatu du ene ahoa.
12 Ene çorigaitza hasi denean, jaiqui dira berehala escuin-aldean, behaztoparaci dituzte ene çangoac, eta beren urhatsen azpian hartu naute, itsasoco uhinec beçala.
13 Urratu dituzte ene bideac, hedatu darozquidate celatac, nausitu dira, eta nihor ez da niri langunçaric ekarceco içatu.
14 Harrasi urratu batetic eta athe idequitic beçala jauci çaizquit gainera, eta ene çorigaitzen erdian erori dira ene gainera.
15 Ezdeusetaratua naiz; haiceac beçala eraman darotaçue ene lehia; eta lanho bat iduri goan da ene çoriona.
16 Eta orai ene arima ilhauncen hari da ene baithan, eta atsecabezco egunac hartu nau.