14 Harrasi urratu batetic eta athe idequitic beçala jauci çaizquit gainera, eta ene çorigaitzen erdian erori dira ene gainera.
15 Ezdeusetaratua naiz; haiceac beçala eraman darotaçue ene lehia; eta lanho bat iduri goan da ene çoriona.
16 Eta orai ene arima ilhauncen hari da ene baithan, eta atsecabezco egunac hartu nau.
17 Oinhaceac gabaz erdiratzen ditu ene heçurrac, eta jaten hari nautenec ez dute loric eguiten.
18 Hequien molçoac iresten du ene jaunzcura, eta athorraren gaineco buruac beçala hersatzen naute.
19 Eguina naiz lohia iduri, ilhauna eta hautsa beçala naiz bilhacatu.
20 Deihadar darotzut eguiten, Jauna, eta ez nauçu ençuten; çure aitzinean xutic nago, eta ez darotaçu beguiratzen.