20 Deihadar darotzut eguiten, Jauna, eta ez nauçu ençuten; çure aitzinean xutic nago, eta ez darotaçu beguiratzen.
21 Muthiritu çaizquit, eta çure escuaren gogortasunean etsai atheratu.
22 Lurretic jauci nauçu; eta haicearen gainean beçala eçarriz, phorrocatu nauçu gucia.
23 Badaquit heriotzera naramaçula, bici diren gucien etchea eçarria den lekura.
24 Gucia gatic ez duçu escua hedatzen hequiec alde bat ahitzeco; eta erorcen badira ere, cerorrec salbaturen ditutzu.
25 Beihala nigar eguiten nuen atsecabetan cenaren gainera, eta ene arima beharrari urricalcen citzaioen.
26 Onari nindagoen beguira, eta gaixtoa çait ethorri; arguia nuen iguriquitzen, eta ilhumbeac dira jauci.