23 Badaquit heriotzera naramaçula, bici diren gucien etchea eçarria den lekura.
24 Gucia gatic ez duçu escua hedatzen hequiec alde bat ahitzeco; eta erorcen badira ere, cerorrec salbaturen ditutzu.
25 Beihala nigar eguiten nuen atsecabetan cenaren gainera, eta ene arima beharrari urricalcen citzaioen.
26 Onari nindagoen beguira, eta gaixtoa çait ethorri; arguia nuen iguriquitzen, eta ilhumbeac dira jauci.
27 Sutan dago ene barnea hatsarteric gabe: atsecabezco egunec ustecabean atzeman Haute.
28 Auhenez nindabilan, sumindu gabetaric; xutituz marrasca eguiten nuen jendeen erdian.
29 Erainsugueen anaia içatu naiz eta ostruquen lagun.