5 Errequetara goaten ciren hequien harrapatzera; eta bakar cembait atzeman çuquetenean, izcolaca harat laster eguiten çuten.
6 Mortuco errequetan, lurreco cilhoquetan edo harri gainetan egoten ciren;
7 Horrelaco biciaz ciren boz, eta nihonereco atseguina citzaioten sasipean egotea.
8 Aita çoro eta putrusen seme eta lurrean doidoia baicic agueri ez diren batzu dagozquit escarnioz.
9 Orai hequien cantagailu bilhacatua naiz, eta erranquiçunçat eguina natzaiote.
10 Higüincetan naducate, ene ganic urrun doaci ihesi eta ez dira beldur niri beguithartera thu eguiteco.
11 Jaincoac alabainan idequi du bere gueci-uncia, eta erdiratu nau, eta balaztatu du ene ahoa.