19 Erdeinatu badut bideanta has celacotz, eta jende beharra etzuelacotz estalguiric;
20 Baldin haren alderdiec ez banaute benedicatu, eta ene ardien ilearequin ez bada berotu;
21 Baldin escua alchatu badut umeçurçaren gainera, athean hazcarrago nincela ikusten nuenean ere;
22 Sorbalda bere lotgunetic eror bequit, eta ene besoa bere heçurrequin crasca bedi.
23 Ecen bethi Jaincoaren beldur içan naiz, ene gainera hancen diren uhinen beçala; eta egundaino ecin jasan dut haren ahalquesunaren handia.
24 Ez dut uste içan urhea cela ene indarra, eta ez diot urhe ederrenari erran: Hi haiz ene sinhestea.
25 Baldin ene aberastasun handiez, eta ceren ene escuac hainitz atzematen çuen boztu banaiz;