3 Galpena ez othe da gaixtaguinarençat, eta hastancea tzarqueria eguiten haritzen direnençat?
4 Jaincoa ez othe dago ene bide guciei beguira, eta ez othe ditu ene urhats guciac kondatzen?
5 Erguelquerian ibili balin banaiz, eta maularacotzat ene oina ernatu balin bada;
6 Jaincoac phisu çucenetan phisa beneça, eta eçagut beça ene lainotasuna.
7 Ene urhatsa bidetic makurtu bada, ene bihotza ene beguiei jarraiqui bada, eta ene escuei notha bat lothu baçaiote;
8 Erain beçat, eta berce batec jan beça nic eraina; ene ganicaco ondoregoa errotic atheratua içan bedi.
9 Baldin ene bihotza limburtu bada emaztequi baten gainean, eta celataric ene adisquide baten athean hedatu içan badut;