5 Erguelquerian ibili balin banaiz, eta maularacotzat ene oina ernatu balin bada;
6 Jaincoac phisu çucenetan phisa beneça, eta eçagut beça ene lainotasuna.
7 Ene urhatsa bidetic makurtu bada, ene bihotza ene beguiei jarraiqui bada, eta ene escuei notha bat lothu baçaiote;
8 Erain beçat, eta berce batec jan beça nic eraina; ene ganicaco ondoregoa errotic atheratua içan bedi.
9 Baldin ene bihotza limburtu bada emaztequi baten gainean, eta celataric ene adisquide baten athean hedatu içan badut;
10 Berce baten ondar içan bedi ene emaztea, eta berceac makur beitez haren gainera.
11 Ecen hori cilhegui ez dena da, eta tzarqueriaric handiena;