8 Erain beçat, eta berce batec jan beça nic eraina; ene ganicaco ondoregoa errotic atheratua içan bedi.
9 Baldin ene bihotza limburtu bada emaztequi baten gainean, eta celataric ene adisquide baten athean hedatu içan badut;
10 Berce baten ondar içan bedi ene emaztea, eta berceac makur beitez haren gainera.
11 Ecen hori cilhegui ez dena da, eta tzarqueriaric handiena;
12 Su bat da ahitu arteo erretzen duena, eta ninica guciac errotic daramatzana.
13 Baldin çucembideaz nardatu banaiz ene muthilaren eta nescatoaren alderat, makur cerbait çutenean enequin;
14 Cer eguinen dut arren, Jaincoa juiatzera jaiquico denean? Eta cer ihardetsico diot bilhatzera abiatzen denean?