5 Bainan ikusi çuenean hirurec ecin ihardets ceçaquetela, handizqui samurtu cen.
6 Eliu, Baraquel Buztarraren semeac ihardestean erran çuen: Adinez ni naiz gazteena eta çuec aldiz, çaharrenac; hargatic burua beheitituric herabe içan naiz çuei erakusteco cer iduritzen çaitan hiri.
7 Alabainan ene ustequeria cen adina minçaturen cela, eta urtheec irakatsiren çutela çuhurcia.
8 Ordean, ikusten dudan beçala, izpiritua guiçonetan den arren, Ahalorotacoaren ganic heldu da adigarria.
9 Çuhurrenic ez dira bethi adin handicoac, ez-eta çaharrac çucenaren adimendua guehienic dutenac.
10 Hargatic erranen dut: Ençun neçaçue, nic ere daquidana erakutsiren darotzuet.
11 Ecic çuen solasei beguira egon natzaiote; çuen umotasunaren ençuten egotu naiz, hitzez gauçaren xuritzen haritu çareteno;