7 Alabainan ene ustequeria cen adina minçaturen cela, eta urtheec irakatsiren çutela çuhurcia.
8 Ordean, ikusten dudan beçala, izpiritua guiçonetan den arren, Ahalorotacoaren ganic heldu da adigarria.
9 Çuhurrenic ez dira bethi adin handicoac, ez-eta çaharrac çucenaren adimendua guehienic dutenac.
10 Hargatic erranen dut: Ençun neçaçue, nic ere daquidana erakutsiren darotzuet.
11 Ecic çuen solasei beguira egon natzaiote; çuen umotasunaren ençuten egotu naiz, hitzez gauçaren xuritzen haritu çareteno;
12 Eta uste içan dudano cerbait erranen cindutela, iguriqui içan dut: bainan ikusten dudan beçala, çuetaric nihor ez da Jobi jaçar eta hunen solasei ihardets deçaqueenic.
13 Ez beçaçue erran: Aurkitu dugu çuhurcia; Jaincoac egotzi du Job, ez guiçonac.