12 Eguiazqui alabainan ez du nihor hobendunçat ariaric gabe atheratuco, eta Ahalorotacoac ez du çucenaren contra erabaquico.
13 Bere orde lurraz nor cargutu du berceric? edo berac eguin duen munduaren gaineco nor eçarri du?
14 Garraztasunean beguira baleço guiçonari haren gogoac, bicia eta hatsa bere ganat ken letzozque.
15 Guiçon guciac batean ahi eta hauts bilhaca litazque.
16 Baldin beraz çutan bada adimendua, ençun çaçu solasa eta ene hitzei çaude atzarriric.
17 Senda othe daiteque çucentasuna maite ez duena? Eta nolaz çuc hunen oçarqui hobendunçat eguiten duçu guciz çucena dena?
18 Ceinac erregue bati erranen baitio: Arnegatu bat haiz; ceinac handi-mandiac deithuco baititu guiçon tzarrac;