17 Senda othe daiteque çucentasuna maite ez duena? Eta nolaz çuc hunen oçarqui hobendunçat eguiten duçu guciz çucena dena?
18 Ceinac erregue bati erranen baitio: Arnegatu bat haiz; ceinac handi-mandiac deithuco baititu guiçon tzarrac;
19 Ceinac ez baitu beguiratzen nor diren buruçaguiac; ceinac handitasunic ez batio erregue bati eçagutzen guiçon beharrarequin duenean makurra, ecen oro haren escuz eguinac dira.
20 Erregue edo buruçagui, bat-batean hilen dira; gauaren erdian jaucico da populua, eta eceztatuco dira; eta gaixtoac bicia galduco du nihorc lagundu gabe.
21 Ecen Jaincoaren beguiac guiçonen bideen gainean daude, eta beguiz daduzca hequien urhats guciac.
22 Ez da ilhumberic, ez herioaren itzalic, hequien-pean gordetzeco tzarqueria eguiten dutenac.
23 Ez da alabainan guehiago guiçonaren ahalean Jaincoari goatea çucentasunaren gainean jaçarcera.