2 Guiçon çuhurrac, ençun çatzue ene hitzac; jaquinsunac, emadaçue beharria.
3 Ecen beharriac frogan ematen ditu solasac, eta cinçurrac goçotic eçagutzen ditu jaquiac.
4 Berez deçagun cer den çucen, eta gure artean ikus deçagun cer den hoberenic.
5 Alabainan Jobec erran du: Çucena naiz, eta Jaincoac ez dio ene çucenari bere bidea ematen.
6 Ecic gueçurra bada ene gaineco erabaquian: bekaturic batere gabe, gueci muthiriac ditut sarthuac.
7 Nor da guiçona Joben idurico dena, ceinac Jaincoaren alderaco erdeinua iresten baitu ura beçala;
8 Ceina tzarquerian hari direnen urhatsa baitaduca, eta guiçon gaixtoequin baitabila?