25 Ceren baitaquizqui hequien eguitateac, eta hargatic gaua eguinen du hequien gainera, eta xahutuac içanen dira.
26 Guiçon tzar batzu beçala, gucien aitzinean joco ditu hainac,
27 Ceinac berariaz beçala urrundu baitira haren ganic, eta ez baitituzte nahi içan haren bideac eçagutu,
28 Haren gana helarazteco beharraren oihua eta noharroinaren deihadarra.
29 Ecen baquea ematen badu, norc hoben atheraco dio? Eta bere beguithartea gordetzen badu, norc bilhatuco du cer aria duen populuen edo guiçon gucien gainean?
30 Harec populuaren bekatuen gatic erreguinarazten du guiçon aleguiacaria.
31 Ni Jaincoaz minçatu naicenaz gueroztic, çu ere etzaitut debecatuco.