30 Harec populuaren bekatuen gatic erreguinarazten du guiçon aleguiacaria.
31 Ni Jaincoaz minçatu naicenaz gueroztic, çu ere etzaitut debecatuco.
32 Makur banabila, argui neçaçu; tzarqueriaric erran badut, ez naiz guehiago minçatuco.
33 Jaincoac çure gainera ez othe leçaque erorraraz ene solas makurra, çure desgogaraco içan den arren? Ecic çu hasi çare minçatzen, eta ez ni; eta cerbait hoberic balin badaquiçu, minça çaite.
34 Adimendutaco guiçonac minça bequizquit, eta guiçon çuhurrac ençun beneça.
35 Job ordean çoroqui minçatu da, eta hunen solasec ez dute umotasunic aguercen.
36 Ene aita, Job frogatua içan bedi azqueneraino; ez beçaite bara tzarqueriaco guiçonaren gainetic;