8 Ceina tzarquerian hari direnen urhatsa baitaduca, eta guiçon gaixtoequin baitabila?
9 Erran du ecen: Guiçona ez da Jaincoaren gogaraco içanen, haren bidean ibili balitz ere.
10 Hargatic, guiçon umoac, ençun neçaçue. Jaincoa ganic urrun da tzartasuna, urrun Ahalorotacoa ganic gaixtotasuna.
11 Ecen guiçonari bere eguincen arabera bihurturen dio, eta batbederari bere bideen arabera dio itzuliren.
12 Eguiazqui alabainan ez du nihor hobendunçat ariaric gabe atheratuco, eta Ahalorotacoac ez du çucenaren contra erabaquico.
13 Bere orde lurraz nor cargutu du berceric? edo berac eguin duen munduaren gaineco nor eçarri du?
14 Garraztasunean beguira baleço guiçonari haren gogoac, bicia eta hatsa bere ganat ken letzozque.