10 Eta nihorc ez du erran: Non da Jaincoa, ni eguin nauena, gabaz cantuac ematen dituena,
11 Lurreco abereez jaquinsunago eta ceruco hegastinez arguituago eguiten gaituena?
12 Han izcolaz egonen dira, eta Jaincoac ez ditu ençunen, gaixtaguinen hampurusqueriaren gatic.
13 Jaincoac ez du beraz alferretan adituco, eta Ahalorotacoac beguiratuco diote batbederaren ariei.
14 Arren, çuc erran duçunean: Ez du beguiratzen; juia çaiteci haren aitzinean, eta çaudezquio iguri.
15 Ecen ez du oraico orduan igorcen bere hasarrea, ez-etare garrazqui jaçarcen gaizquiari.
16 Jobec beraz alferretan idequi du ahoa, eta elhe huts atheratzen hari da.