5 Beguiac eman çatzu cerurat, eta ikusaçu; çaudezcote ceruei beguira; cembatez da çutaz gorago!
6 Bekatu eguiten baduçu, cer bidegabe ekarrico dioçu? Eta metaca balira ere çure tzarqueriac, cer cinduque haren contra eguinic?
7 Bada, çucenqui ibiliz ere, cer emanen dioçu, edo cer on duque çure ganic?
8 Çure gaixtaqueriac çure idurico guiçon bati bidegabe ekar dioçoque, eta çucentasunac on eguinen dio guiçaseme bati.
9 Gueçurrez belçatzen hari direnen ostearen gatic, oihuz egonen dira; erregue gaixtoen borchen ariaz harico dira marrascaca;
10 Eta nihorc ez du erran: Non da Jaincoa, ni eguin nauena, gabaz cantuac ematen dituena,
11 Lurreco abereez jaquinsunago eta ceruco hegastinez arguituago eguiten gaituena?