3 Hastetic lothuco natzaio berritan ene solasari, eta frogatuco dut çucena dela ni eguin nauen Jaincoa.
4 Eguiazqui ecen ez da gueçurric ene hitzetan, eta jaquitate oso batecoac direla frogatua içanen çaitzu.
5 Jaincoac ez ditu botheretsuac iraizten, bere delaric botheretsu.
6 Bainan gaixtaguinac ez ditu salbatzen, eta çucen dena bihurcen diote beharrei.
7 Prestuaren gainetic beguiac ez ditu aldaratzen, eta erregueac bethico eçarcen ditu tronuaren gainean, eta han gogortuac dira.
8 Eta burdinetan içaten badira batzu, eta behartasunaren lokarriz lothuac,
9 Jaincoac erakutsico diozcate beren eguitateac eta tzarqueriac, ceren içatu baitira muthiri.