5 Jaincoac ez ditu botheretsuac iraizten, bere delaric botheretsu.
6 Bainan gaixtaguinac ez ditu salbatzen, eta çucen dena bihurcen diote beharrei.
7 Prestuaren gainetic beguiac ez ditu aldaratzen, eta erregueac bethico eçarcen ditu tronuaren gainean, eta han gogortuac dira.
8 Eta burdinetan içaten badira batzu, eta behartasunaren lokarriz lothuac,
9 Jaincoac erakutsico diozcate beren eguitateac eta tzarqueriac, ceren içatu baitira muthiri.
10 Beharriac halaber arguituco diozcate erançuqui eguitecotzat; eta minçatuco da, bihur ditecençat tzarquerietaric.
11 Baldin ençuten badute eta beguiratzen badira, beren egunac ontasunen erdian eta urtheac ospean betheco dituzte.