1 Bada, xirimola baten erditic minçatuz, Jaincoac erran çaroen Jobi:
2 Çuhurciaren erranac jaquitategabeco elhetan inguratzen dituen hori nor da?
3 Guiçon batec beçala tinca çaçu guerria; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardetsico darotaçu.
4 Non cinen lurraren asentuac jarcen nituenean? Erradaçu, adimenduric balin baduçu.
5 Erraçu, balin badaquiçu, norc eçarri dituen haren neurriac, edo norc hedatu dioen gainetic haria?