24 Cein bidetaric arguia hedatzen eta beroa lurraren gainera dira barraiatzen?
25 Norc eman diozcate uhar gaitzari gaia eta ihurçuri burrumbatsuari bides,
26 Erorraraztecotzat uria lurrera, guiçonic gabeco mortuan, nihor-ere egoten ez den lekutan;
27 Toqui basa eta ibilbide ez direnen bethetzeco, belhar ferdeac ekar detzatençat?
28 Nor da uriaren aita, edo norc eguin ditu ihinz-inharrac?
29 Noren sabeletic ilki da horma? norc eguin du ceruticaco içotza?
30 Urac harria beçala mokorcen dira, eta çurrumbiloaren gaina gogorcen da.