31 Gai içanen othe çare Xitoiloen içar dirdirariac elkarganatzeco eta Çazpi-Ohoinac barraiatzeco?
32 Çuc aguerrarazten othe duçu goicean artiçarra bere mugan eta arratsean lurreco umeen gainean jaiquiarazten ilhunceco içarra?
33 Othe daquiçu ceruco antolamendua, eta emanen othe duçu haren aria lurraren gainean?
34 Helduco duçu çure oihua hedoietaino, eta ur-uharrac çurrutaturen othe dira çure gainera?
35 Çuc manatu-eta ozpina goanen othe da, eta guibeleracoan erranen othe darotzu: Huna ni?
36 Norc eçarri du çuhurcia guiçonaren barnean; edo norc eman dio oilarrari eçagutza?
37 Norc erranen du ceruetaco bideen aria? hango itzulien arteco batasuna norc du lohacarraciren?