5 Erraçu, balin badaquiçu, norc eçarri dituen haren neurriac, edo norc hedatu dioen gainetic haria?
6 Ceren gainean dira gogortuac haren asentuac, edo norc jarri du haren izquinaharria,
7 Arguiçagui goixtiarrec batean laudatzen nindutenean, eta Jaincoaren umeac oro bozcariotan çaudenean?
8 Itsasoa antaperetan norc hersi du, jauzten cenean amaren sabeletic ilkitzen balitz beçala,
9 Hedoi bat ematen naronean estalguitzat, eta gobelaz inguratzen nuenean haurtasuneco xatharrez beçala?
10 Inguruan eçarri diozcat ene cedarriac, haga eta atheac.
11 Eta erran dut: Horraraino ethorrico haiz eta ez duc eguinen aitzinago, eta hor lehertuco dituc hire tirain hantuac.