16 Gogorra da bere umeençat, bereac ez balitu beçala, eta alferretan haritu da lanean deusec etzuelaric borchatzen.
17 Alabainan Jaincoac çuhurciaz gabetu du, eta ez dio eçagutzaric eman.
18 Behar orduan, hegalac goiti alchatzen ditu, eta trufatzen da çaldiaz eta haren gainecoaz.
19 Çuc emanen dioçu çaldiari indarra, edo haren bulharretan eçarrico duçu irrincina?
20 Çuc jauzcaracico duçu xartala beçala? Haren sudur-xixtuac ikara ematen du.
21 Hatz-behatzaz lurra cilhatzen du, susaiqui jauzten da; guiçon harmatuei aitzinera badohaquiote.
22 Nardatzen da beldurraz, ezpatari amorric ez dio eguiten.