18 Behar orduan, hegalac goiti alchatzen ditu, eta trufatzen da çaldiaz eta haren gainecoaz.
19 Çuc emanen dioçu çaldiari indarra, edo haren bulharretan eçarrico duçu irrincina?
20 Çuc jauzcaracico duçu xartala beçala? Haren sudur-xixtuac ikara ematen du.
21 Hatz-behatzaz lurra cilhatzen du, susaiqui jauzten da; guiçon harmatuei aitzinera badohaquiote.
22 Nardatzen da beldurraz, ezpatari amorric ez dio eguiten.
23 Haren gainean crincaca hari da gueci-uncia, eta dirdiratzen dute lançac eta erredolac.
24 Iraquiduran, dardaran, lurra jaten du; turutaren durrundac sutan eçarcen du.