21 Hatz-behatzaz lurra cilhatzen du, susaiqui jauzten da; guiçon harmatuei aitzinera badohaquiote.
22 Nardatzen da beldurraz, ezpatari amorric ez dio eguiten.
23 Haren gainean crincaca hari da gueci-uncia, eta dirdiratzen dute lançac eta erredolac.
24 Iraquiduran, dardaran, lurra jaten du; turutaren durrundac sutan eçarcen du.
25 Aditzen du turuta? erraten du: Aitzina! Urrunetic usnatzen du gudua; aditzen ditu aitzindarien solas berogarriac, eta armadaren marrumac.
26 Çure çuhurciaren bidez lumatzen da astorea, bere hegalac hegoara hedatuz?
27 Çure manura goratuco da arranoa, eta leku gaitzetan cocatzen du bere ohancea?