24 Iraquiduran, dardaran, lurra jaten du; turutaren durrundac sutan eçarcen du.
25 Aditzen du turuta? erraten du: Aitzina! Urrunetic usnatzen du gudua; aditzen ditu aitzindarien solas berogarriac, eta armadaren marrumac.
26 Çure çuhurciaren bidez lumatzen da astorea, bere hegalac hegoara hedatuz?
27 Çure manura goratuco da arranoa, eta leku gaitzetan cocatzen du bere ohancea?
28 Harrietan dago, guerenda xutetan eta ecin-ardietsizco harcadietan du bere egoitza.
29 Handic beguiztatzen du bere harrapaquina; haren beguiec urrunera ikusten dute.
30 Haren umeec odola edosquitzen dute; eta non-nahi içan dadien hiliquia, han da berehala.