3 Makurcen dira umearen eguiteco, erditzen dira eta orroa eguiten dute.
4 Umeac berezten eta alhara goaten dira; ilkitzen dira eta hequien ganat ez bihurcen.
5 Norc utzi du basastoa bere buruaren jabe, eta norc urratu ditu haren lokarriac?
6 Mortuan eman diot etchea, eta gatz-lurrean olhac.
7 Hirico osteaz trufatzen da, nausi baten oihua ez du aditzen.
8 Bere alhapidetaco mendiei beguiratzen diote inguruan eta orotan belhar berdequeta dabila.
9 Errinoceroac nahico othe çaitu cerbitzatu, eta egonen othe da çure heian?