7 Hirico osteaz trufatzen da, nausi baten oihua ez du aditzen.
8 Bere alhapidetaco mendiei beguiratzen diote inguruan eta orotan belhar berdequeta dabila.
9 Errinoceroac nahico othe çaitu cerbitzatu, eta egonen othe da çure heian?
10 Çure hedearequin errinoceroa uztartuco othe duçu lurraren iraulceco, edo çure ondotic lehertuco othe ditu haranetaco mokorrac?
11 Haren indar handiaren gainean fidatuco çare, eta utzico othe diozcatzu çure lanac?
12 Uste duçu bihurturen darotzula eraina, eta bihiac ekarrico dituela çure larrainera?
13 Ostrucaren hegatsac iduri du amiamocoarena eta astorearena.