10 Horreletan lehoin orotsaren marruma eta urrixaren orroa içan dira ithoac, eta lehoincumeen horçac crascatuac.
11 Tigrea da iraungui ez baitzuen cer atzeman, eta lehoinaren umeac haiçatuac içan dira.
12 Bada, hitz bat errana içan çait ixilic, eta ebasca beçala ene beharriac atzeman ditu marmara arin hartaco phiruac,
13 Gauazco ikuspen bateco lazturan, loac guiçona arthiquitzen duen orduan.
14 Icialdurac eta ikarac hartu ninduten, eta ene heçurrac oro harrituac ciren.
15 Eta nola izpiritu bat iragaiten baitzen ene aitzinean, ene haraguico ileac xutu ciren.
16 Halaco itchura bat, ceinaren beguithartea ez bainuen eçagutzen, baratu cen ene beguien aitzinean, eta haren minçoa aditu nuen haice eme baten hatsa iduri.