17 Guiçona, Jaincoari erkatuz, çucençat atheratuco othe da, edo eguin duena baino garbiago içanen othe da guiçona?
18 Hura cerbitzatzen dutenac berac ez dira gothor, eta bere aingueruetan atzeman du galduqueria:
19 Cembatez hobequi, lohizco etchetan bici direnac, lurrezco asentu bat baicic ez dutenac, iretsiac içanen dira har batez beçala.
20 Goicetic arratsera ebaquiac içanen dira; eta bat ez delacotz adimendu duenic, behin-bethico galduco dira.
21 Guelditu ditazqueenac berriz, hequietaric kenduco dira; hilen dira, eta ez çuhurtasunean.