3 Hainitzen irakaste içatu çare, eta beso nekatuac hazcartu ditutzu;
4 Çure solasec gothortu dituzte kordocan cirenac, eta ikaran çaudecen belhaunac gogortu ditutzu.
5 Orai ordean çure gainera ethorri da çauria, eta ilhaundu çare; jo çaitu, eta asaldutan çare.
6 Non dira bada çure, Jaincoaren alderaco beldurra, çure hazcartasuna, çure jasancortasuna, çure bideen osotasuna?
7 Gogorat ekarçu, othoi, nor egundaino hobengabetaric den galdu, edo noiz xahutuac içan diren çucenac.
8 Bainan hobequi, ikusi dut tzarqueria eguiten dutenac, oinhaceac eraiten eta bilcen dituztenac
9 Galdu direla Jaincoac haice eguinic, eta haren hasarrearen hatsac iraungui dituela.