7 Gogorat ekarçu, othoi, nor egundaino hobengabetaric den galdu, edo noiz xahutuac içan diren çucenac.
8 Bainan hobequi, ikusi dut tzarqueria eguiten dutenac, oinhaceac eraiten eta bilcen dituztenac
9 Galdu direla Jaincoac haice eguinic, eta haren hasarrearen hatsac iraungui dituela.
10 Horreletan lehoin orotsaren marruma eta urrixaren orroa içan dira ithoac, eta lehoincumeen horçac crascatuac.
11 Tigrea da iraungui ez baitzuen cer atzeman, eta lehoinaren umeac haiçatuac içan dira.
12 Bada, hitz bat errana içan çait ixilic, eta ebasca beçala ene beharriac atzeman ditu marmara arin hartaco phiruac,
13 Gauazco ikuspen bateco lazturan, loac guiçona arthiquitzen duen orduan.