13 Horren heçurrac cobrezco tutuac beçala dira, horren heçur-lokarriac dira burdinazco çaflac iduri.
14 Hori da Jaincoaren eguincetan lehembicicoa; hori eguin duenac erabilico du horren ezpata.
15 Horrençat mendiec ekarcen dituzte belharrac, eta lar-abereac harat heldu dira dostatzera.
16 Horrec itzalpean, kanaberen arteco gordegailuetan eta leku heceetan eguiten du lo.
17 Itzalec gueriçatzen diote bere itzala, errecaco çumeliquec inguratzen dute.
18 Hara non edanen duen hibai bat, eta ez da harrituco; eta Jordanea bere ahora uste du erorico çaioela.
19 Amuaz beçala guiçonac beguietaric atzemanen du eta hesaulez cilhatuco diozca sudur-mizpirac.