21 Eçarrico dioçu erreztun bat sudur-mizpiretaric edo muthurra cilhatuco dioçu ustei batez?
22 Bilduco duçu çuri othoitz eguitera eta eztiqueria erratera?
23 Çurequin patu eguinen du eta bethico gathibu hartuco duçu?
24 Xori batez beçala dostatuco çare hartaz, eta çure nescatoei estecatuco dioçute?
25 Phuscatuco dute adisquideec, eta tratulariec çathituco dute?
26 Haren larruaz betheco duçu arrançarien sarea, eta haren buruaz arrainen phutzua?
27 Escua gainean eçar çoçu; orhoit çaiteci guerlaz, eta ez abia guehiago minçatzera.