4 Jaincoac beçalaco beso bat othe duçu, eta çure boçac harenac beçala burrumbatzen othe du?
5 Edertasunez ingura çaite, tronu gora batera igan çaite, ospetsu içan çaite eta soinecoric ederrenez aphain çaite.
6 Hampurutsuac çure suminduran herrautsa beçala haiça çatzu; burgoiari beguiratu-eta lurrera herresta çaçu.
7 Hampurutsuac begui ukaldi batez urmaria çatzu, eta gaixtaguinac han berean leher çatzu.
8 Oro batean herrauspean gorde çatzu eta hequien beguithartea hobian itsu çaçu;
9 Eta nic aithorturen dut çure escuina çure salbatzeco gai dela.
10 Huna Behemoth çurequin eguin dudana, belharra idiac beçala janen du.