7 Hampurutsuac begui ukaldi batez urmaria çatzu, eta gaixtaguinac han berean leher çatzu.
8 Oro batean herrauspean gorde çatzu eta hequien beguithartea hobian itsu çaçu;
9 Eta nic aithorturen dut çure escuina çure salbatzeco gai dela.
10 Huna Behemoth çurequin eguin dudana, belharra idiac beçala janen du.
11 Horren hazcartasuna guerrian da eta sabeleco xilkoan du bere indarra.
12 Horren buztana cedroa beçain laz eguiten da, horren potroetaco çainac gurutzelarcatuac dira.
13 Horren heçurrac cobrezco tutuac beçala dira, horren heçur-lokarriac dira burdinazco çaflac iduri.