2 Oxala phisuetara ekarriac balira Jaincoaren hasarrea merecitu darotedan bekatuac, eta egarcen dudan çorigaitza!
3 Hau, itsasoco legarra beçala, phisuago aguer laiteque: horren gatic dira ene solasac minez betheac;
4 Ecen Jaunaren gueciac nitan sarthuac dira, eta hequien erresuminac ahitzen du ene izpiritua, eta Jaunaren lazturac ene contra dira guducatzen.
5 Basastoa orroaz egonen othe da belharra duenean, edo idia marrumaz mainatera bethearen aitzinean?
6 Ala jan ditaque gatzic gabeco janhari gueça? ala norbaitec dasta othe deçaque dastatzaileari herioa ematen dioen gauça?
7 Lehenago uquitu ere nahi ez nituenac dira orai, hesturaren handiz, ene janhari.
8 Norc emanen du onhetsia içan dadien ene othoitza, eta Jaincoac eman deçadan iguriquitzen dudana?