2 Nola gathibuac baitu itzalaz min, nola sariçalea baitago bere lanaren akabançari beguira;
3 Hala nic ere kondatu ditut hilabethe hutsac eta gau nekatuac.
4 Loac hartuco banau, erranen dut: Noiz jaiquico naiz? eta berriz egonen natzaio arratsari beguira, eta oinhacez betheco naiz ilhundu arteo.
5 Ene haraguia ustelduraz eta herrauts cikinez estalia da; ene larrua idortua eta quizcurtua da.
6 Ene egunac lasterrago iragan dira ehaileac haria ebaquitzen duen baino, eta iraungui dira, deus pesquiçaric utzi gabe.
7 Orhoit çaite, Jauna, ene bicia ufaco bat dela, eta ene beguia ez dela itzulico ordu onen ikustera.
8 Laster guiçonaren beguiac ez nau ikusiren; ecen ene gainean dira çure hasarreco beguiac, eta ecin iraunen dut.