1 Jauna, zergatik gelditzen zara urrun?Zergatik ezkutatzen larrialdian?
2 Gaiztoak harrokeriaz erasotzen dio errukarriari,asmatzen dituen azpikeriez dauka harrapatua.
3 Nahi zuena lortu duela eta, harro dabil;bidegabez irabazten dueta Jauna bedeinkatu ustean mespretxatu egiten.
4 Bekokia altxaturik, ez da arduratzen:«Ez da Jainkorik», pentsatzen du.
5 Egiten duen guztiak arrakasta du;Jainkoaren erabakiak altuegi daude harentzat;etsaiak ez zaizkio axola.
6 «Ez dut koloka egingo —dio bere baitan—;zoriontsu izango naiz beti, ezbeharrik gabe».