1 Kanta Jaunari kantu berria,kanta Jaunari, lurtar guztiok,
2 kanta Jaunari, bedeinka haren izena!Hots egin egunez egun salbatzaile dela,
3 zabaldu haren ospea atzerrietan,haren mirariak herri guztietan!
4 Handia baita Jauna, guztiz goresgarria,jainko guztien aldean beldurgarria.
5 Huts dira atzerritarren jainko guztiak;Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.
6 Distira eta handitasuna ditu inguruan,indarra eta edertasuna haren santutegian.
7 Goretsi Jauna, munduko herriok,goretsi Jaunaren ospea eta indarra,
8 goretsi Jaunaren izen ospetsua!Sartu haren aurrera eskaintzak eramanez,
9 adora Jauna, bere santutasunez agertzean.Ikara zaitezte haren aurrean, lurtar guztiok!
10 Esan nazioen artean: «Errege da Jauna!Sendo ezarri du mundua, ez du koloka egingo;herriak zuzenbidez epaitzen ditu».
11 Poz bedi zerua, alaitu lurra,egin beza burrunba itsasoak eta bertako guztiak,
12 egin festa landa zabalak eta bertan dagoenak,poz-oihu basoko zuhaitzek oro,
13 badatorren, lurra gobernatzera datorren Jaunaren aurrean.Justiziaz gobernatuko du mundua eta leialtasunez herriak.