1 Kanta. Daviden salmoa.
2 Adoretsu nago, ene Jainko.Kantatu eta soinua joko dizut. Ea, ene bihotza!
3 Esnatu, harpa eta zitara; esna dezadan egunsentia.
4 Herrien artean goretsiko zaitut, Jauna,nazioen artean kantatuko.
5 Bai, zure maitasuna zeru zabala baino handiagoa,zure leialtasuna hodeietarainokoa.
6 Zerua baino handiago zara, ene Jainko!Zure ospea mundu osoaren gain!
7 Eman garaipena zeure ahalmenaz, erantzun niri,hain maite dituzunok libra daitezen.
8 Jainkoak bere santutegitik esan zuen:«Sikem hiria poz-pozik neureganatuko dut,Sukot haranaz jabetuko.
9 Neurea dut Galaad, neurea Manases,nire buru-babeskia da Efraim, nire aginte-makila Juda,
10 garbiketarako ontzia Moab;oina ezarriko diot gainean Edomi,garaipen-oihu egingo Filisteari».
11 Baina nork gidatuko nau hiri gotortura,nork eramango Edomera,
12 zuk izan ezik, zapuztuak gaituzun Jainko horrek,jadanik gure gudarostearekin gudura joaten ez zaren horrek?
13 Emaguzu laguntza etsaien kontra,giza laguntza alferrik baita.
14 Jainkoarekin gauza handiak egingo ditugu,berak zapalduko dizkigu etsaiak.