1 Davidena.Egidazu justizia, Jauna, nire jokaera prestua baita.Sendo eutsi diot zureganako konfiantzari.
2 Azter nazazu, Jauna, proba nazazu,ikertu nire buru-bihotzak.
3 Begi aurrean dut beti zure maitasunaeta leial jokatu dut zurekiko;
4 ez naiz gezurtien mahaikide izan,ez eta itxuratiekin batera ibili;
5 gorroto dut gaizkileen lagunartea,ez naiz gaiztoen mahaikide izan.
6 Errugabe naizela agertzeko eskuak garbiturik,zure aldarea inguratzen dut, Jauna,
7 zure gorespena ozenki hots eginez,zure egintza miragarriak kontatuz.
8 Maite dut, Jauna, zu bizi zaren tenplua,zure aintzaren egoitza.
9 Ez nazazu egin bekatarien zori bereko,ez nazazu bihur hiltzaileen kideko,
10 eskuak makurkeriaz eta eskupeko diruz beteakdituzten horien kideko.
11 Nire jokabidea, berriz, prestua da:aska nazazu, erruki zakizkit!
12 Tinko ezarriak ditut oinak;Jauna bedeinkatuko dut batzarrean.